Datorren ostegunean egingo du Emiliano Cabañasek elkarrizketa digitala
Ordura bitartean, herritarrek euren galderak bidali dizazkiote PSE-EEko udal-taldeko bozeramaileari.
Zumaiako Udala www.zumaia.net bere webgunean aurrera eramaten ari den elkarrizketa digitalen egitasmoaren baitan Emiliano Cabañas PSE-EE udal-taldeko bozeramailearen txanda izango da oraingoan. Datorren ostegunean (ekainak 24) egingo du Cabañasek elkarrizketa digitala eta 12:00etan hasiko da herritarren galderak erantzuten. Ordura bitartean, herritarrek euren galderak bidali ditzakete.
Orain arte egindako elkarrizketa digitalak kontsultatzeko, berriz, klikatu hemen.



