DBH 1-ekoek Gaztegunea ezagutzeko aukera izango dute bihar

2012/09/18

Irailaren 21ean, ostiralean irekiko da Gaztegunea. Orduan ospatuko dute urteurren festa ere, baina aurretik, aurten DBH 1ean hasi direnek gaztgunea ezagutu ahal izateko eguna antolatu dute. Egun hori, bihar, asteazkena izango da, eta 17:00etatik 19:00etara bitartean izango da zabalik.

 

Ikasturte berria hasi da, eta Gaztegunea ere abian jarriko da aste honetan bertan. Bihar asteazkena, DBH 1ekoek gunea ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren, ostiralean, urteurren festarekin hasiera emango diote ikasturte berriari.

Gaztegunera hurbiltzen diren 12-17 urte bitarteko gazteek jolasak, tailerrak, ikastaroak, lehiaketak, irteerak... egiteko aukera izaten dute. Gaztegunearen helburu nagusia gazteei garatzen laguntzea eta ondo pasatzea da, eta horretarako baliabide ezberdinak erabiltzen dituzte.

 

Ordutegia

Gaztegunea asteazkenetan 17:00etatik 20:00ak arte izaten da zabalik. Ostiraletan, 17:00etatik 21:00ak arte, eta larunbatetan 16:30etik 21:00etara. Ikasturte honetan, hileko igande batean ere irekitzen hasiko dira.