Delteco enpresak lantegi berria inauguratu du Zumaian

2019/10/23

40 lagunek baino gehiagok egingo dute lan enpresaren fabrika berrian. Inaugurazio ekitaldian izan da, besteak beste, Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatea.

Espainiar Estatuko makina-erreminta alorreko banatzaile nagusia da Delteco enpresa eta 40 lanpostutik gora sortuko ditu herrian. Ostolazak nabarmendu duenez, “herriarentzat berri ona da enpresaren etorrera”. Bere arabera, “industria da Zumaian duintasunez bizitzeko motorra eta, etorkizunean ere horrela izan dadin lan egingo du Zumaiako Udalak”.