Demode Quartet taldeak antzerkia eta musikaz osatutako ikuskizuna eskainiko dute gaur, Aita Mari zineman, 22:00etatik aurrera. Sarrerak aurrez erosidaitezke turismo bulegoan 9 eurotan (6 eurotan Gazte txartelarekin). Saioaren aurretik ere izango dira salgai.
Demode Quartet umorez betetako musika ikuskizun harrigarria da, taldea eratzen duten lau kideek saio berezia eskainiko baitute beren nortasun xelebrearekin. Antzerki ikuskizun honetan,a capella abestutako bertsioak entzuteko aukera izango da, baina baita pianoz, gitarraz, biolaz eta kaxoi flamenkoz lagundutakoak ere; koreografia atseginak eta elkarrizketa bitxiak. Hitz gutxitan, ordubete eta hogei minutuko show guztiz dibertigarria eskainiko dute.



