Dena prest da flysch Trail lasterketarako

2012/07/20

Igande (uztailak 22)goizean, 10:00etatik aurrera jokatuko da lasterketa. Aurtengoan, 31,2 kilometroko mendi lasterketa da –gazteek 15,2 kilometro–, Zumaia eta Deba arteko itsaslabar ikusgarrietan. Aurreko urteetan bezala, irabazitako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da.

 

Dena prest da igandean jokatuko den Flysch Trail Mendi lasterketarako. Igandea, 10:00etan hasiko da lasterketa. Ordu laurden bat lehenago, ordea,  Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza, Juan Vallejo eta Antton Bandres zena omenduko dituzte, mendizaletasunaren inguruan egin dutenagatik.

Horren ostean, lasterkariek probari ekingo diote, aurten, Beheko plazan hasiko da. Laugarren edizio honetan Zumaia eta Deba arteko itsaslabar ikusgarrietan diseinatutako 31,2 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan neurtuko dituzte indarrak korrikalariek.

Aurtengoan, larterketa iazkoa baino pixka bat luzeagoa izango da,  mendiko ibilbidea berdina izango da, baina herrigunekoa ohikoa baino zertxobait luzeagoa.

Lasterketaren inguruko informazio gehiago kontsultatzeko klikatu hemen.

 

Ezingo da aparkatu Larretxon

Lasterketa medio, igande goizetik lasterketa bukatu bitartean Larretxo auzategian ezingo da kotxerik aparkatu. Beraz, herriko beste auzoetara joan beharko dute autoek.