Dena prest Flysch trail lasterketarako
Pasa den ostiralean aurkeztu zuten aurtengo Flysch trail lasterketa. Aurtengoan, ohiko lasterketaz gain, lasterketa herrikoia ere antolatu dute, ibilbide erdikoa. Dagoeneko leku gutxi batzuk gelditzen dira izena eman nahi dutenentzat.
Datorren igandean, hilak 21, egingo da aurtengo flysch trail lasterketa. Aurten bi lasterketa egingo dira. Bata betikoa, iazko berdina 31 kilometro eta 200 metrokoa, eta, bestea, 15 kilometro eta 200 metrokoa, lasterketa herrikoia. Lasterketa nagusia 10:00etan hasiko da Eusebio Gurrutxaga plazatik, lasterketa herrikoia , berriz, 20 minutu beranduago emango zaio hasiera.
Urtero gisa, aurten ere, lasterketa hasi aurretik goi mailan dabiltzan mendizaleei egingo zaie omenaldia. Aurtengoan Iker eta Eneko Pou anaiak izango dira omenduak. Lasterketako parte hartzaileei dagokionez, autonomia erkidego askotako lasterkarriak etorriko dira. Hala, Euskal Selekzioko 13 korrikalari izango dira igandean, Zumaian. Besteak beste, Nerea Amilibia, Elena Calvillo, Hassa Ait Chaou Aitali eta Aritz Egea. Andaluziako selekziotik iazko proban garaile izan zen Zaid Aid Malek ere etorriko da.
LARUNBATA 20
· 16:00etatik 20:00etara dortsalen banaketa Itsas kiroldegian.
· 18:00etan Aita Marin lasterketa inguruko hitzaldia.
IGANDEA 21
· 7:30etik 9:30era dortsalen banaketa Itsas kiroldegian.
· 8:45ean Inda Mendik zuzenduriko mendi buelta. (Irteera Beheko plazako Kutxatik)
· 9:30ean Haurtzaindegiaren irekiera Gernika parkean.
· 9:45ean Pou anaiei omenaldia
· 10:00etan Irteera 31,2kmtako froga.
· 10:20ean Irteera 15,2kmtako froga.
· 12:45ean Podium Flysch / Fedme froga 15,2 km.
· 13:00etan Podium Flysch / Fedme froga 31,2 km.
· 13:15ean Beste Podiuma, herrikoak eta beteranoak.



