Dena prest Flysch Trail lasterketarako

2014/07/11

Larretxo kalean ezingo da aparkatu 11:00etatik 14:30etara bitartean, eta Udaltzaingoak bertako bizilagunei eskatzen die, ezinbestekoa ez bada tarte horretan autorik ez hartzeko gune horretan.

 

Dena prest da Flysch Trail lasterketarako. Igandean izango da urteroko zita, eta badirudi eguraldia ere lagun izango dela. Aurreikuspenen arabera, 12 eta 21 graduren arteko tenperatura izango da eta eguzkia eta ostarteak izango dira nagusi. 

Dena lagun, ehundaka korrikalari eta beste horrenbeste ikusle izango dira Zumaiako Flysch-en ingurune paregabean. 

 

Gaur gaurkoz, 31 kilometroko karrera nagusian 375 lagun daude izena emanda, eta 213 lagun 15 kilometrokoan. 

 

Flysch Trailen inguruko informazio gehiagorako klikatu hemen.