Dena prest santelmoetarako

2014/04/25

Gaur, apirilak 25, San Pedro txiki eta txikienak abesbatzaren kantu jirarekin emango zaie hasiera Santelmoetako ekitaldiei. Hala ere, bihar, 12:00etan hasiko dira ofizialki festak; orduan botako baita San Telmo ermitatik txupinazoa. Zumaiako Udaletik arrantzalez jantzita festetan parte hartzeko gonbita egiten zaie herritarrei. Parte hartu eta jokatu errespetuz: errespetuz beste herritarrekin eta naturarekin.

 

OSTIRALA 25

19:00 San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzaren kantu kalejira

22:30 Aita Mari aretoan, bertsolariak: Unai Agirre, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso,  Iñigo Mantzizidor Mantxi eta  Aitor Mendiluze.

Gai-jartzailea: Jon Maia.

23:00 Txosna eremuan kontzertuak: Estala eta Las Tea Party

 

LARUNBATA 26

11:00 Udal Txistulari Bandaren kalejira.

12:00 San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.

Jarraian jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta.

Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta trikitilarien saioak.

12:15  Dinbi Banda perkusio taldearen kalejira.

13:00 Ondartxo plazan, Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantza ikuskizuna. Euria eginez gero, Aita Mari aretoan.

14:30 Torreberrin, herri bazkaria. Ondoren jolasak.

17:30 Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda.

Danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rally bat antolatu du. Begiratu oinarriak.

18:30 Erriberan hasita The Joselontxo´s  txarangaren saioa.

19:00 Kofradian, haurrentzat erromeria.

22:00 Txosna eremuan, kontzertua: Iseka, Siroka, McOnak.

22:30 Kofradian, Jon Urbietarekin disko festa.

IGANDEA 27

 

9:30 Zumai Txaranga eta gaztetxoen kalejira herrian zehar.

11:00 Arbustain Motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat.

11:00etatik 14:00etara Oxford aretoan, Alondegian, Santelmotako XVI.Scalextric txapelketa.

12:30 Trikitxas Bikotearen kalejira.

13:00 Gure Esku Dago taldearen Kantu-jira eta giza-katea.

17:00 Buruhandi eta Erraldoien kalejira, Udaletxetik irtenda.

17:00etatik 19:00etara Scalextric saio gehiago.

18:00 Trikitxas Bikotearen kalejira.

18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan haurrentzat Mugi- mugi berbena

22:00 Txosna eremuan, kontzertua: Eratu eta erromeria, Ingo Al Deu? taldearekin.

22:30 Danborrada Berezia.

22:30 Kofradian, dantzaldia Ezten Giro taldearekin.

Gauerdian Kofradian bandera igotzea Pascual Gomez arrantzale ohiaren eskutik. Bertan Arbustain Motor elkarteak bere txapel oroigarria oparituko dio.

Danborra amaitutakoan berbena  Ezten Giro taldearekin Kofradiako plazan.

 

ASTELEHENA 28, SAN TELMO EGUNA

10:15 Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara.

10:30 Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.

Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian.

12:30 Beheko Plazan Gorritiren saioa.

Ordu berean Ondartxon hasita Jagoba eta Maddalen trikitilarien saioa.

17:00 Odieta pilotalekuan, esku pilota partiduak.

17:30 Kantauri plazan Kulkirekin haurrentzat jolasakArtzainen Kirol Parkea

18:30 Beti Jai fanfarrearen ekitaldia plazan, eta jarraian herriko kaleetan zehar.

19:00 Dantzaldia Kofradian,  Orots taldearekin.

22:30 Orots taldearen bigarren emanaldia Kofradian.

 

OSTIRALA 2

 

17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Beheko Plaza elkarteak antolatuta, Rana eta Pote Txapelketak (elkarteko kideentzat).

Ordu berean  Torreberrin, bertsotan jai herriko bertsolariak.

22:30 Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin

 

LARUNBATA 3

 

11:30 Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.

Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XIII. Lehiaketa.

Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa.

12:00 herriko kaleetan Beheko Plaza eta  Sestaoko Orfeoia abesbatzen saioa.

12:30 Amaia plazan hasita Incansables txarangaren saioa.

14:30 Txosna eremuan, bazkaria eta kantu saioa.

18:00 Kofradian, haurrentzat Tor Magoaren magia ikuskizuna

18:30 Plazan hasita Incansables txarangaren saioa.

19:30 Kaleetan zehar  Pit eta Paten musika eta antzerkia.              

22:00 Txosna eremuan, kontzertua: Boots boys, Drop, Bellator

22:30 Kofradian BIDE BATEZ taldearekin dantzaldia.

 

IGANDEA 4

 

12:00 Itzurun hondartzan, zaldi lasterketa.

Ordu berean  Iraunkorrak txaranga

Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, ERKIBE elkartearen eskutik, Olagarru-zopa dastatzeko aukera.

17:00 Aita Mari aretoan, haurrentzat antzerkia: Txipli -txapla.

18:00 Trainerillen estropadak, XXXI. San Telmo saria eta Emakumeen San Telmotako II. estropada.

Eta Iraunkorrak txarangaren saioa.

19:00 Kofradian, erromeria Basajaun taldearekin.

22:30 Basajaun taldearen bigarren saioa.

Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.