Dena prest Zumaiako II. Flysch Trail mendi lasterketarako

2010/07/09

Igandean jokatu da Zumaiako itsaslabarra zeharkatuko duen proba. 10:00etan hasik oda lasterketa, eta aurrez, omenaldia egingo zaie Edurne Pasaban, Alex Txikon eta Asier Izagirre mendizaleei.

 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko guztia prest dago Zumaiako Flysch Trail mendi lasterketaren bigarren ediziorako. Igandean jokatuk oda 27 kilometrok osatuko dute proba eta Zumaiako itsaslabarrak zeharkatuko dituzte lasterkariek. 10:00etan hasiko da lasterketa, eta aurrez, omenaldia egingo zaie Edurne Pasaban, Alex Txikon eta Asier Izagirre mendizaleei. Indamendik lasterketa ikustera antolatutako ibilaldia, berriz, 8:30ean abiatuko da Kutxa aurreko aldapatik.

370 lasterkari izena emanda

Antolatzaileek azaldu dutenez, 370 lasterkarik izena eman dute dagoeneko eta alde horretatik, gustura daude lasterketak izango duen parte-hartzearekin. Horietatik 30 inguru izango dira zumaiarrak. Aurten lehen aldiz egingo den 23 urtez azpikoen kategorian, berriz, 7 lasterkari apuntatu dira; horietatik 3 zumaiarrak.