Denboraleak eragindako kalteak aztertzeko garaia

2014/02/03

Gaur goizean, Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Iñaki Agirrezabalaga alkatea asteburuko denboraleak eragindako kalteak ikusten izan dira

Asteburuko itsaso txarrak kalteak eragin ditu Zumaian ere. Hala ere, inguruko beste zenbait herritan baino zorte hobea izan da Zumaian. Gaur, otsailak 3, itsasoa arro bada ere, aurreko egunetan baino lasaiago dabil.

 

Ekaitzaren osteko barealdian, Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan da, gaur goizean, Zumaian, itsasoak eragindako kalteak ikusten. Iñaki Agirrezabala alkatea eta biak Itzurunez eta Parol bidean izan dira.

 

Itzurun hondartzan, hondarretara jaisteko dauden eskaileretan kalteak eragin ditu itsasoak. Hainbat petril puskatu ditu. Horrez gain, hondartzara jaisteko eskailera batzuen bukaera ere harriz josi du itsasoak. Hondar ugari ere eraman du urak, eta ohi baino gehiago ageri dira haitzak, zati batean.

 

Parolari dagokionez, larunbatetik igandera bitarteko gauean, ostiralean istripua izan eta langile bat zauritu zuen garabia bota zuten olatuek. Horretaz gain Paroleko horman ere eragin ditu kalteak. Aurrez ere, itxita zen parolaren zati bat urte hasierako denboraleak eragindako kalteak zirela eta. Orain, ordea, parol osoa dago itxita, eta horrela jarraituko du konpondu bitartean.

 

Udala Itzurun hondartzako zein Parol bideko kalteak zerrendatzen hasia da, lehenbailehen konponketa lanei ekiteko. Kalte horien berri ere emango die Puerto eta Itsas erakunde publikoetako arduradunei.

 

Datorren asteazken eta ostegunerako ere olatu handiak daude iragarrita Britainiar Uharteetako depresioak eraginda. Beraz, Zumaiako Udalak herritarrei eskatu nahi die, orain artean bezala, tentuz ibili eta arduraz jokatzeko.

Denboralea5

Denboralea5

Denboralea4
Denboralea

Denboralea1

Denboralea2

 

Denboralea3