Denboralea dela-eta kontuz ibiltzeko eskatzen die herritarrei Udalak
Gaur alerta laranja badago ere itsasaldean, biharko alerta gorria dago olatuengatik, eta laranja haizeteengandik. Herrizango sailak hainbat gomendio eman ditu.
Atzotik ostegunera arte haizete eta itsaso zakarra dela-eta, alerta egoeran dago kostaldea. Gaur, asteazkena, hilak 14, itsasaldean alerta laranja dago ezarria olatu handiak espero baitira. Biharko, berriz, itsasaldean alerta gorria dago, eta haizeteengatik alerta laranja ezarri dute. Herrizaingo sailak hainbat gomendio eman ditu denboralearen aurrean.
Zumaiako Udalak, ohi bezala, farorako bidea itxi du. Horretaz, gain, herritarrei arduraz jokatzeko eskatu nahi die, eta uneren batean arriskutsua izan daitekeen lekuetara ez hurbiltzeko eskatzen die.



