Dinastia Etxabe txapelketako final-laurdenak jokatuko dira iluntzean

2011/08/04

Artola-Zabala eta Altuna-Imaz bikoteak neurtuko dira jubenil mailan, eta Otamendi-Diez eta Iriondo-Irusta maila nagusian. Partaidak 22:00etan hasiko dira, Zestoako frontoian.

Dinastia Etxabe pilota txapelketako bigarren semifinalistak gaur (osteguna) ezagutuko dira. Izan ere, iluntzean (22:00)  jokatuko dira bigarren final-laurdenak, Zestoako frontoian. Jubenilen mailan, Artola-Zabala eta Altuna-Imaz bikotea lehiatuko dira finalerdietako txartel bila, eta maila nagusian, Otamendi-Diez eta Iriondo-Irusta.

Asteartean jokatu ziren txapelketako lehen final-laurdenak, eta jubeniletan Barandiaran-Santxez bikoteak lortu zuen finalerdietarako txartela, Azketa-Anduezari 22-18 irabazi ostean. Maila nagusian, berriz, Santxo-Peñas sailkatu ziren, Arrieta-Rezustari 22-5 irabazi ostean.

Hirugarren eta laugarren final-laurdenak datorren asteko astearte eta ostegunean jokatuko dira, eta partida horien ostean erabakita geldituko dira finalerdiak. Abuztuaren 16 eta 18an jokatuko dira, zehazki, finalerako txartelak. Final handiak, berriz, abuztuaren 25ean jokatuko dira.