Dinastia Etxabe txapelketako finalak gaur (osteguna) geldituko dira erabakita

2011/08/18

Iluntzean jokatuko dira bigarren finalerdiak. Herenegun, Labaka-Elustondo bikoteak (jubenilak) eta Santxo-Peñasek (nagusiak) lortu zuten finalerako txartela. Gaur, Artola-Unanua eta Olano-Tolosa neurtuko dira jubeniletan, eta Otamendi-Diez eta Jaka-Arzelus nagusietan. Partidak Zestoako frontoian jokatuko dira, 22:00etan hasita.