Dinastia Etxabe txapelketako finalerako txartelak jokoan
Gaur gauean (asteartea) jokatuko dira pilota txapelketako lehen finalerdiak. Jubenilen mailan Barandiaran-Santxez bikotea Labaka-Elustondorekin neurtuko da, eta nagusien mailan Santxo-Peñas bikotea Arrese-Kastillorekin. Partidak Zestoan izango dira, 22:00etan hasita.
Dinastia Etxabe txapelketaren finala gero eta gertuago dago. Aste honetan bertan jokatuko dira bi finalerdiak, eta horrenbestez, finalak erabakita geldituko dira.
Gaur (asteartea) jokatuko dira finalerako lehen paseak. Jubenilen mailan, Barandiaran-Santxez eta Labaka-Elustondo bikoteak lehiatuko dira txartel preziatuaren bila. Nagusien mailan, berriz, Santxo-Peñas eta Arrese-Kastillo ariko dira nor baino nor.
Bigarren finalerdiak, berriz, etzi (osteguna) jokatuko dira. Jubenil mailan Artola-Unanua eta Olano-Tolosa bikoteak neurtuko dira finalerako txartela eskuratu nahaian, eta Nagusien mailan, berriz, Otamendi-Diez eta Jaka-Arzelus bikoteak.
Gaurko eta etziko irabazleek hilaren 25ean jokatuko dute finala. Partida guztiak Zestoan jokatuko dira, 22:00etan hasita.



