Diru-laguntzak eskualdeko enpresentzat, langabetuak kontratatzeko

2019/07/18

Eskabideak aurkezteko epea amaituko da irailaren 20an. Orotara, 214.500,00 euro emango dira dirulaguntzatan.

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdi bat egin du, eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabetuak kontratatzeko. Guztira 214.500,00 euro emango dira diru-laguntzatan. Ekimen hau enplegua sustatzeko 2019ko planaren barruan kokatzen da eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du. Eskabideak aurkezteko epea amaituko da irailaren 20an amaituko da.

Diru-laguntzak

Deialdi honen helburua da laguntza ekonomikoak ematea eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaiako) enpresa txiki eta ertainei, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona langabeak kontratatzeko. Eskabideen balorazioan bereziki baloratuko dira emakumeak kontratatzen dituzten enpresen eskabideak, izan ere, 18 dirulaguntza gordeko dira emakumeak kontratatzen dituzten eskabideentzat eta gainerakoetan ere puntuazio handiagoa izango dute emakumeak kontratatzen dituzten eskabideek.

Deialdi honen bidez diruz lagunduko diren kontratazioak hasiko dira 2019-03-26tik 2019-12-31ra bitartean eta diruz lagundutako epea amaituko da, beranduenez 2020ko ekainaren 30ean. Adibide gisa, diruz lagundutako epealdia 6 hilabetekoa baldin bada, 6 hilabete horiek aipatutako epealdiaren barruan egon behar dute, hau da 2019ko martxoaren 26tik 2020ko ekainaren 30era doan epealdiaren barruan.

Kontratuen iraupena eta lanaldia

Diruz lagunduko diren kontratuak izango dira gutxienez 3 edo 6 hilabetekoak, lanaldi osokoak edo eta gutxienez %50eko lanaldia dutenak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Diru-laguntzen zenbatekoa 1.500,00 eta 9.000,00 euro bitartekoa izango da, kontratatzen den pertsonaren ezaugarrien eta kontratuaren iraupen eta lanaldiaren arabera.

Kontratatutako pertsonak

Diru-laguntza eskuratzeko, kontratatutako pertsonak hainbat baldintza bete behar ditu (ikus oinarriak), besteak beste:

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egongo da enplegu eskatzaile gisa, langabezia egoeran.
  • Bere lana egingo du (edo atxikita egongo dira) eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) kokatutako lantokietan.
  • Eskabideen balorazioan lehentasuna izango dute eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatutako pertsonak kontratatzen dituzten eskabideek.

Eskabideak

Eskabideak aurkeztu behar dira Urola Kostako Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Epea amaituko da 2019ko irailaren 20an.Eskabideak aurkeztu behar dira Urola Kostako Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz). 

Bete behar diren baldintzak

Bete behar diren baldintzak, prozedura, eskabideak baloratzeko irizpideak eta gainerako xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta.

Oinarriak

Oinarriak eta eskabideak egiteko ereduak eskura dituzu hemen: