Donostiako Klasikoak errepide mozketak eragingo ditu larunbatean
Eguerdi partean igaroko da lasterketa Zumaiatik. Bitarte horretan, itxi egingo dituzte herriko sarrera-irteerak.
Abuztuaren 1ean jokatuko da Donostiako Klasikoa proba. Txirrindularien, antolatzaileen nahiz herritarren segurtasuna bermatzeko, lasterketa igaro bitartean itxi egingo dituzte Zumaiako sarrera-irteerak.
N-634 errepidetik helduko da lasterketa, Getariatik, eta Itziar aldera joko du gero; tarte horretan itxiko dute errepidea. Aurreikuspenen arabera, herrira 11:45ean iritsiko da karrera.



