EAJ izan de lehen indarra Zumaian, 71 botoren aldearekin
Atzo izandako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJ (1.887) izan zen Zumaian alderdirik bozkatuena. Bigarren indarra EH Bildu koalizioa izan zen (1.816). 71 botoren aldea besterik ez da izan lehen bi indarren artean. Hirugarren bozkatuena PSE-EE izan zen 694 botorekin. Ondoren PP eta UPyD alderdiak gelditu ziren 173 eta 29 botorekin, hurrenez hurren. Abstentzia % 32,84koa izan zen. Hauteskunde egunean normaltasuna izan zen nagusi.



