'Economia feminista, o esto no es como nos lo cuentan' hitzaldi tailerra gaur 19:00etan
Aurora Iturrioz ekonomilari eta feministak gidatutako saioa izango da gaur, martxoak 13, 19:00etatik aurrera Alondegian. Saio elebiduna izango da. Tailer horretan, postulatu zientifikoak desmitifikatuko dira, non helburu duten giza ekintza kritikoa urruntzea, eta emakumeek egiten duten lana ez ikusaraztea. Ekonomiak zerikusia du norbere beharrak asetzeko egiten denarekin, eta, beraz, hasi beharko litzateke definitzen zein diren benetako beharrak, eta norbere buruari galdetu beharko genioke ea ekonomia sistemak asetzen dituen denon beharrak.



