Edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko deia

2013/04/05

Iazko Santelmoetan abiatu zuten Udalak eta herriko zenbait ostalarik festetan edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina. Aurtengoan ere, izango da hainbat tabernatan edalontzi horiek eskuratzeko aukera, eta Udalak herritarrei dei egiten die baso horiek erabiliz, hondakin gutxiago sortzeko bakoitzaren esku dauden ekintza txikiak egiteko, festetan ere. Baso berrerabilgarriak erabiliz, plastikozkoak erabiltzea saihesten da, eta horrela hondakinak asko murrizten dira.