Egiaztatu apirilaren 21ean hauteskunde-mahaian egon beharko duzun
Udalak zozketa.zumaia.eus webgunea jarri du martxan, zumaiarrek hauteskunde-mahaietan parte hartu behar duten egiaztatu dezaten.
2024ko apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Zumaiako Udaleko osoko bilkurak martxoaren 21eko datan egin duen zozketaren ondoren, zumaiarrek dagoeneko kontsultatu dezakete hauteskunde-mahaietan parte hartu beharko duten. Horretarako, zozketa.zumaia.eus webgunera jo behar dute, eta, bertan, dagokion lekuan NAN zenbakia idatzi.
zozketa.zumaia.eus
Zumaian hamaika hauteskunde-mahai daude, eta mahai bakoitzean hiru titular (presidentea, eta bi bokal), eta kargu bakoitzeko bi ordezko izendatzen dira. Hori horrela, hasiera batean, guztira 99 pertsonak jasoko dute jakinarazpena. Erreserbako pertsonak ere izendatuta daude dagoeneko.
Desenkusak aurkeztea
Haien etxean jakinarazpen ofiziala jaso duten pertsonek bakarrik aurkeztu ditzakete desenkusak, betiere legeak aurreikusten dituen baldintzetako bat betetzen dutela uste badute. Azpeitiko Hauteskunde Batzordeari zuzendu behar zaio eskaria, eta hark hartuko du erabakia.
Hauteskunde Batzordeak desenkusa onartuz gero, zozketan atera diren erreserbako pertsonei jakinarazpena iritsiko zaie, husuneak betetzeko. Pertsona horiek ere, jakinarazpena jaso eta gero aurkeztu beharko dute desenkusa.
Albiste erlazionatuak
Hauteskundeak
- EH Bilduk irabazi ditu Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak Zumaian 2024/06/10
- Egiaztatu ekainaren 9an hauteskunde-mahaian egon beharko duzun 2024/05/13
- Europar Parlamenturako hauteskunde-zerrendak jendaurreko agerraldian izango dira apirilaren 22tik 29ra 2024/04/22
- EH Bilduk irabazi ditu EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak Zumaian 2024/04/22