Egiaztatu azaroaren 29an hauteskunde-mahaian egon beharko duzun

2026/11/02

Zumaiako Udaleko ezohiko osoko bilkuran zozketa egin ondoren, zumaiarrek dagoeneko kontsulta dezakete Espainiako Gorte Nagusietako hauteskunde-mahaietan parte hartu beharko duten.

2026ko azaroaren 29an Espainiako Gorte Nagusietako hauteskundeak izango dira. Zumaiako Udaleko ezohiko osoko bilkurak gaur (azaroak 2) egin duen zozketaren ondoren, zumaiarrek dagoeneko kontsultatu dezakete hauteskunde-mahaietan parte hartu beharko duten. Horretarako, zozketa.zumaia.eus webgunera jo behar dute, eta, bertan, dagokion lekuan NAN zenbakia idatzi.

zozketa.zumaia.eus

Zumaian hamaika hauteskunde-mahai daude, eta mahai bakoitzean hiru titular (presidentea, eta bi bokal), eta kargu bakoitzeko bi ordezko izendatzen dira. Hori horrela, hasiera batean, guztira 99 pertsonak jasoko dute jakinarazpena. Erreserbako pertsonak ere izendatuta daude dagoeneko.

Desenkusak aurkeztea

Haien etxean jakinarazpen ofiziala jaso duten pertsonek bakarrik aurkeztu ditzakete desenkusak, betiere legeak aurreikusten dituen baldintzetako bat betetzen dutela uste badute. Azpeitiko Hauteskunde Batzordeari zuzendu behar zaio eskaria, eta hark hartuko du erabakia.

Hauteskunde Batzordeak desenkusa onartuz gero, zozketan atera diren erreserbako pertsonei jakinarazpena iritsiko zaie, husuneak betetzeko. Pertsona horiek ere, jakinarazpena jaso eta gero aurkeztu beharko dute desenkusa.