Egin da Ardantzabideko etxebizitzen zozketa
Pasa den asteazkenean egin zen Ardantzabiden egingo diren prezio itunduko 32 etxebizitzen salerosketaren hurrenkera zozketa. Hau da, zozketa horren bidez etxebizitzak aukeratzeko ordena zehaztu zen. Hala, datozen egunotan etxeak eraikiko dituen Sukiako enpresa hasiko da zozketako parte hartzaileei deika, etxea erosteko asmoa dutenei hemendik aurrera jarraitu beharreko pausoak azaltzeko.
Zozketaren emaitza ikusteko klikatu hemen.



