Egin errenta aitorpena ere euskaraz

2011/04/26

2010. urteko errenta aitorpena egiteko garaia heldu da. Hori dela-eta Zumaiako Udalaren Euskara Zerbitzuek aurtengoan ere gogorarazi nahi dute errenta aitorpena euskaraz egin daitekeela, eta horretara animatu nahi dituzte herritarrak.

 

Azken urteotan egin bezala, aurtengoan ere Zumaiako Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak. Orain artean, Zumaiako Udalaren Euskara Zerbitzuek egin izan dute kanpaina, baina aurten, inguruko herriak ere animatu dira kanpaina egitera, eta Urola Kostako Udal Elkartea ere bai.  Horrela, 'Egin errenta aitorpena euskaraz' kanpainarekin Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek eta Urola kostako Udal Elkarteak gogorarazi nahi dute errenta aitorpena ere euskaraz egin daitekeela, aitorpena egiteko dauden bide guztietan.

Errenta aitorpena egiteko lau ohiko bide daude(1. Autolikidazio proposamena, 2. mekanizatua, 3. Telematikoa [artekaritza edo aholkularitza zerbitzuren batean], 4. Nork bere bidetik [Internet bidez]), eta bide guztietan bermatzen da eukaraz egiteko aukera.

Iaz, 5.091lagunek egin zuten errenta aitorpena Zumaian. Horietatik 802 lagunek (%15, 75) eskatu zuten Foru Ogasunarekin harreamanak euskaraz izatea. Auntengoan ere, bide horri jarraipena eman eta herritarrek Foru Ogasunarekin dituzten harremanak euskaraz izatea bultzatu nahi da.

Aitorpenak ekainaren 25era arte aurkeztu daitezke. Hitzordua eskatzeko eta kontsultak egiteko telefonoa berriz honakoa da: 902 100 040. Interneten aurki daitezke argibide gehiago, ondoko helbidean: www.gipuzkoa.net/ogasuna.