Egin euskaraz errenta aitorpena

2010/04/09

2009ko errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da. Aurten ere, Euskara Zerbitzuak euskaraz egitera gonbidatu nahi ditu zumaiarrak. Ez da beldurrik izan behar, uste baino errazagoa baita euskararen aldeko apustua egitea.

 

Kanpaina bat antolatzen du Euskara Zerbitzuak urtero, esku-orri batzuk banatuta, eta emaitzak pozgarriak izan dira: Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzten zumaiarren kopurua hazi egin da azken urteotan (%6,5etik %14,9ra. Hala ere, oraindik askoz ere gehiago dira gaztelaniaz egiten dutenak. 2007 urtean erretan aitorpena 4.560 zumaiarrek egin zuten, horietatik Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izateko eskaria 543 lagunek eginzuten. 2009 urtean, berriz, 5.058 ziren errenta aitorpena egin zuten zumaiarrak eta harremanak euskaraz izateko eskaria egin zutenak 758.


Aitorpena egiteko modalitate bat baino gehiago dago, eta guztietan egin daiteke zerbait diru-kontuetan ere euskara gehiago erabiltzeko. Ogasuneko langileak eta aholkulariak ondo prestatuta daude euskaraz erantzuteko eta lan egiteko. Eta, Zumaian aitorpena euskaraz egiten lagunduko duten establezimendu batzuk ere badaude:

- Kutxa 943 01 25 00

- Ricardo J. Azcue 943 86 26 51

- Rural Kutxa 943 86 56 28

- Unanue Aholkulariak 943 86 09 60

- Zumai Aholkularitza 943 86 26 24


Esku-orria eskura dago hemen, Udaletxean eta beste leku publiko batzuetan.

Euskaldunok euskaraz egiten ez badugu, zeinek egingo du ba?

 

Kontuan hartzekoak

•    Aitorpenak aurkezteko epea: 2010eko apirilaren 20tik ekainaren 25era.
•    Hitzordua eskatzeko eta kontsultak egiteko telefonoa: 902 100 040
•    Interneten argibideak: www.gipuzkoa.net/ogasuna


Argibide gehiago:
Euskara Zerbitzua
943865025 (109 luz.)
euskaratxanpan@zumaiakoudala.net