Egin euskaraz errenta aitorpena

2013/04/17

Geuk egiten ez badugu, zeinek egingo du ba?

 

Aurten ere Zumaiako Udalak EGIN EUSKARAZ ERRENTA AITORPENA kanpaina jarri du martxan. Horrekin batera, Udaleko Euskara Zerbitzua errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jarri da eta guztiek bat egin dute kanpainarekin; mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskaraz egiteko aukera, eta kartelak ere jarriko dira hainbat lekutan herritarrak horretara gonbidatzeko.

 

Kanpainaren helburua da hastear den errentaren aitorpenaren kanpainan zumaiar gehiagok egitea aitorpena euskaraz. Hona hemen aurreko urteetako datu batzuk:

 

Zumaiako datuak

2009an

2010ean

2011n

2012an

Aitorpena egin zuten herritarrak

5.058

5.091

5.059

5.056

Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zutenak

758

(%14,98)

802

(%15,75)

830

(%16,40)

920

(%18,19)

 

2013an iritsiko ote gara 1.000ra?

 

Errentaren gaineko aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 16an hasi eta ekainaren 25ean amaituko da; etxera bidalitako autolikidazio proposamenak apirilaren 10etik aurrera berretsi ahal izango dira.

 

Lau bide dituzu aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara:

 

  1. Autolikidazio proposamena
  2. Mekanizatua
  3. Internet bidezkoa

 

 

 

 

AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMENA

 

Zergadun batzuei etxera bidaliko dizuete proposamena, Foru Ogasunak eskura daukan informazioan oinarritutakoa. Proposamena ontzat ematen baduzu, bi bide daude onartzeko: telefonoz edota Internet bidez.

 

Egin euskaraz: proposamena eta eskutitza ele bietan jasoko dituzu. Telefonoa erabiliz gero, euskara erabiltzeko aukera emango dizute. lnternet bidez ere euskaraz egiteko aukera izango duzu.

 

 

 

MEKANIZATUA

 

Foru Ogasuneko bulegoetan egiten da; gure eskualdean Azpeitian egin dezakegu. Horretarako hitzordua eskatu behar da, telefonoz edo lnternetez.

                                                 

Egin euskaraz: telefonoak euskara aukeratzeko bidea emango dizu, baita lnterneteko atariak ere. Bulegoan euskaraz hitz egiten baduzu, langileak euskaraz beteko du zure aitorpena; hala ere, ziur egoteko, adieraz iezaiozu aitorpena euskaraz egiteko borondatea.

 

 

 

INTENET BIDEZKOA

 

Batetik, aholkularitza zerbitzuek erabiltzen dute bide hau. Gune horietara gure sarreren, gastuen, kenkarien eta abarren frogagiriak eraman eta bertako langileak arduratzen dira aitorpena egin eta bidaltzeaz.

 

Egin euskaraz: ondoko zerrendan duzu Zumaian non egin ahal izango duzun zure aitorpena euskaraz. Nahikoa duzu bertako langileari euskaraz egin nahi duzula adieraztea.

 

HEMEN LAGUNDUKO DIZUTE

 

 

AM aholkulariak

Ardantzabidea 16, behea

943 862609

Ricardo Azcue aholkularitza

Txomin Agirre kaia 4

943 862651

Unanue aholkulariak

Erribera kalea 6

943 860960

Zumai aholkularitza

Amaiako plaza 15

943 862624

 

 

Bestetik, partikularrek ere har dezakete bide hau aurten, ogasunaren webgunean. Horretarako ZERGABIDEA laguntza programa erabili behar da

 

Egin euskaraz: Interneteko gunean hasieratik euskaraz betetzeko aukera izango duzu, eta PDFko inprimakiak euskaraz ere badauzkazu eskura.