Egoiliar txartela ordaindu izanaren ziurtagiria

2018/06/15

Ia hilabete egin du jada zabalik TAO bulegoak Juan Belmonte 10 zenbakian eta denbora horretan zumaiar asko eta asko pasa dira bertatik egoiliar txartela eskuratzeko. Bide horretan, zenbaitek txartela ordaindu izanaren ziurtagiria eskatu dute eta horren harira, Udalak ondorengoa adierazi nahi du:

  • Egoiliar txartela bera da txartel hori ordaindu izanaren ziurtagiria, kontrako kasuan, herritarrek ez bailukete txartel hori eskuratzerik izango.
  • Edonola ere, beste arrazoiren bat medio, norbaitek aparteko ziurtagiririk beharko balu, txartela eskuratzean bulegoan bertan eskatu ahal izango du.
  • Jada txartela eskuratuta dutenek, aldiz, udaletxean eskatu beharko dute (bulegoan egon daitezkeen jende ilarak ekiditearren).