Egoiliar txartelaren inguruko informazioa

2019/06/14

Datorren larunbatean, ekainak 15, indarrean jarriko da berriro aparkamenduaren erregulazio sistema herrian. Horri lotuta, Udalak guztira 2600 errezibo bidali ditu etxeetara, iaz egoiliar txartela eskuratu zutenek aurtengoa tramitatu ahal dezaten. Erreziboa jaso ez dutenek, Juan Belmonte 10 zenbakian dagoen bulegotik pasa beharko dute txartela tramitatzera.

Ildo beretik, Udalak txartelaren ordainketa lehenbailehen egitea gomendatzen du, TAO zerbitzua larunbatean abiatzen delako, eta ordainketa egin arte txartelak ez duelako baliorik izango. Erreziboaren ordainketa, Zumaiako edozein banketxetan egin daiteke baita banketxeetako on-line zerbitzua erabiliz ere.