Egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko izena emateko epea zabalik da

2011/11/02

Abenduko lehen hamabostaldirako eta hilabeteko egonaldirako izena emateko epea azaroaren 17an bukatuko da. Bigarren hamabostaldiko egonaldirako izen emate epea, aldiz, azaroaren 25ean bukatuko da.

 

Zaintzailearen oporraldi, atseden eta bat-bateko zaintzailearen ezarekin lotutako egoerei erantzuteko, adineko egoitzetan15 egun edo hilabeteko egonaldiak egiteko aukera eskaintzen da.

Abendurako zerbitzu hori eskatu nahi dutenek, eskaerak lehenbailehen egin beharko dituzte. Dagokion tramitazioa bideratzeko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan txanda eskatu behar da.

Lehenengo hamabostaldiko eta hilabeteko egonaldirako eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 17a arte izango da. Bigarren hamabostaldiko egonaldirako eskaera egiteko azken eguna, berriz, azaroaren 25a izango da.