Egonkortze lanak egingo ditu Udalak Ibaia tarbena aurreko horman

2018/01/09

Aipatu obrak datozen ateotan hasiko dira eta helburu dute hormaren egungo egoera hobetu eta bertako oinezkoen segurtasuna bermatzea. Aldez aurretik, bihar, bertako zuloak estaliko ditu Udalak erorketak ekiditeko. Horrez gain, Zubitxikiko zebrabidea ere bihar margotuko duela adierazi du.

Urteen poderioz Basadi auzategian dagoen Ibaia taberna aurreko horma mugituz joan da eta horrek noski, ezegonkortasun arazoak sortzeaz gain, eragina izan du aipatu eremuko segurtasunean.

Horrenbestez, gaur egun hormak duen egoera aintzat hartuz eta bizilagunek egindako eskaerari erantzuna emate aldera, harri-lubeta hori egonkortzeko lanak egingo ditu Udalak.

Obrak datozen asteotan hasiko dira eta helburu dute horma egonkortzeaz gain, eremuaren eta noski, bertatik pasatzen diren oinezkoen segurtasuna berreskuratu eta bermatzea.

Dena den, egonkortze lanak hasi aurretik, asteazkenean, hilak 10, lurzoruko zuloak estaliko ditu Udalak bertatik pasatzen direnen erorketak edota estropezuak ekiditeko.

Horrez gain, eguraldia lagun izanez gero, Zubitxikiko zebrabidea bihar bertan margotu eta zabalduko duela ere iragarri du Udalak.