Egonkortze lanak egingo ditu Udalak Ibaia taberna aurreko horman

2018/02/13

Aipatu obrak bihar, otsailak 14, hasiko dira eta helburu dute hormaren egungo egoera hobetu eta bertako oinezkoen segurtasuna bermatzea. Aldez aurretik, bertako zuloak estali zituen Udalak erorketak ekiditeko

Urteen poderioz, Basadi auzategian dagoen Ibaia taberna aurreko horma mugituz joan da eta horrek noski, ezegonkortasun arazoak sortzeaz gain, eragina izan du aipatu eremuko segurtasunean.

Horrenbestez, gaur egun hormak duen egoera aintzat hartuz eta bizilagunek egindako eskaerari erantzuna emate aldera, harri-lubeta hori egonkortzeko lanak egingo ditu Udalak.

Obrak bihar, otsailak 14, hasiko dira eta helburu dute horma egonkortzeaz gain, eremuaren eta noski, bertatik pasatzen diren oinezkoen segurtasuna berreskuratu eta bermatzea.

Dena den, egonkortze lanak hasi aurretik, urtarrilaren 10ean, lurzoruko zuloak estali zituen Udalak bertatik pasatzen direnen erorketak edota estropezuak ekiditeko.