Egunean bertan ere izango dira salgai leihatilan Txan Magoa ikusteko sarrerak
Urtarrilaren 2an, 17:00etan izango da Aita Mari aretoan Txan Magoa 'Txantxetan' ikuskizunarekin.
Urtarrilaren 2an, Txan Magoa etorriko da Zumaiara Txantxetan ikuskizunarekin. Emanaldi horretara joateko sarrerak, Foronda Kultur Etxean dira salgai, baina saltzen ez direnak, urtarrilaren 2an ere izango dira salgai. Aita Mari aretoko leihatilan jarriko dituzte ikuskizunaren aurretik salgai. Sarrera bakoitza 2 euroren truke eskuratu daiteke.



