Eguneko Zentroko egoiliarrek Ekainberri museoa bisitatu zuten joan den astean
Joan den asteartean egin zuten goiz-pasa Zestoan.
Zumaiako Eguneko Zentroko egoiliarrek eta begiraleek Zestoako Ekainberri museoa bisitatu zuten joan den astean. Historiaurreko margolanak gordetzen dituen Ekain leize zuloaren erreplika da Ekainberri, eta euskal paleolitiko aroko ondare artistikoa ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Joan den asteartean joan ziren Eguneko Zentroko egoiliarrak Ekainberrira eta goiz-pasa egin zuten Zestoan. Goizean, museoa bisitatu zuten, eta ondoren, Zestoako plazan egin zuten hamaiketakoa. Bazkaltzera, Eguneko Zentrora itzuli ziren.
Zumaiako Eguneko Zentroari buruz Zumaia Zu aldizkarian egindako erreportajea kontsultatzeko sakatu hemen.



