San Pedro jaiei agur, datorren urtera arte
Joan den ostiraletik atzo arte hainbat ekitaldi izan dira Zumaian.
Uda garaian murgilduta, Sanpedro jaiek ondo pasatzeko abagunea eskaini dute asteburuan Zumaian. Eguraldia lagun, ekitaldi ugari izan da joan den ostiralean hasi eta atzo amaitu ziren festen baitan.
Eusebio Gurrutxaga plazan jaietarako prestatuko karpan ere hainbat emanaldi eskaini dira eta jende ugari pasa da bertatik. Urteroko danborradak ere ez du hutsik egin eta ohi bezala, San Pedro egunaren bezperan kaleetan zehar aritu ziren herritarrak danborrak astintzen.
Asteartean, San Pedro egunez, pailazoen emanaldia izan zen arratsalde partean eta su artifizialak gauean.



