Eguraldi txarra dela eta, aldaketak asteburuko ekintzetan
Eusebio Gurrutxaga plazan egitekoa zen Ekobira azoka ez da egingo, atzeratu egingo da. Data berria finkatzean jakinaraziko da. Zumartianek antolatutako Merkataritza Astearen baitako hainbat ekintza ere atzeratu egingo dira. Hala, umeentzat egitekoak ziren ekintzak atzeratu egin dira, hala ere, egun horretako iragarritako eskaintza bereziekin aurrera egingo dute merkatariek; eta deskontuak eta arraspatu-irabazi txartelak oparituko dira erosketekin, iragarri bezala.



