Egutegi berezia herriko etxeetarako

2011/12/07

Herriko haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara arteko ikasleek 2012ko egutegia eraman zuten etxea Euskakaren Egunaren bezperan

 

Euskararen egunaren bezperan egutegi berezia eraman zuten etxera haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara arteko neska-mutilek.

Aurreko urteetan bezalaxe, Euskararen Aholku Batzordeak ikastetxeekin batera landutako produktua da, eskolan gai batzuk landu eta etxean egutegia osatzeko pentsatua.

Aurten olagarroa da azaleko protagonista, eta garro bakoitzean gauzatxo bat darama; barruko orrietan azaltzen dira hobeto elementu horiek, bakoitzean Zumaiako txoko bat eta festa batzuk agertzen direlako. Esaera zaharrak eta gurasoentzat hizkuntza gomendioak ere jasotzen ditu egutegiak.

Hemen ikus dezakezue egutegia.