EH Bilduk irabazi ditu Espainiako Hauteskunde Orokorrak Zumaian

2019/11/11
Espainiako Kongresurako hauteskundeak egin ziren atzo, eta EH Bildu izan da boto gehien jaso dituen alderdia. Parte-hartzeak 3,5 puntu egin du behera apirilaren 28ko Espainiako Hauteskunde Orokorrekin alderatuta.

EH Bilduk irabazi ditu Espainiako Hauteskunde Orokorrak Zumaian, 1.916 botorekin. Boto emaileen %35,73ak eman dio botoa koalizioari. Aurreko hauteskundeekin alderatuta, 90 boto gehiago lortu ditu EH Bilduk. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 1.754 botorekin, %32,71, apirilean baino 104 boto gutxiagorekin. Hirugarren PSE-EE izan da, 772 botorekin, laugarren Elkarrekin Podemos, 654 botorekin, eta bosgarren PP, 114 botorekin. Voxek 56 boto lortu ditu Zumaian; Ciudadanosek, 22.

Parte-hartzea, 3,5 puntu jaitsi da apirileko hauteskundeekin alderatuta. Apirileko hauteskundeetan %73,53ko parte-hartzea izan zen, eta gaur %69,99koa.

 

ESP19ESP2019Dif
Alderdiaren logoa EH Bildu 1.826
%32,60
1.916
%35,73
90 (%4,93)
Alderdiaren logoa EAJ 1.858
%33,17
1.754
%32,71
-104 (%-5,60)
Alderdiaren logoa PSOE 840
%15,00
719
%13,41
-121 (%-14,40)
Alderdiaren logoa Elk-Pod 781
%13,94
654
%12,19
-127 (%-16,26)
Alderdiaren logoa PP 128
%2,29
114
%2,13
-14 (%-10,94)
Alderdiaren logoa VOX 33
%0,59
56
%1,04
23 (%69,70)
Alderdiaren logoa C´S 66
%1,18
22
%0,41
-44 (%-66,67)

Grafikoa: Baleike

 

Grafikoa: Baleike

Argazkia: Baleike