Ehun urte bete ditu Angela Goikoetxeak

2009/10/01

Gaur, osteguna, egin diote zorion ekitaldia Otezuri gerontologikoan. Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak ere parte hartu du ekitaldian.

 

Angela Goikoetxea zumaiarrak 100 urte bete ditu gaur (urriak 1, osteguna). Zorion ekitaldia eskaini diote Otezuri gerontologikoan eta han bildu dira bere senide, lagun eta egoitzako langileak. Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak ere parte hartu du ekitaldian.

ZumaiaZu udal aldizkariaren apirileko zenbakian agertu zen Angela Goikoetxea eta erreportajea hemen kontsultatu dezakezu.

Zorionak Angela! 

 

Angelak 100urte