Ekainaren 17an Furgobaratza eta tailerra Keretxudin

2019/06/13

Furgobaratzaren hileroko bisitaz gain, oraingoan, “Estraktuak eta landareen osasuna” tailerra ere eskainiko da, astelehen arratsaldean, 18:00etatik 19:30era Keretxudin. Aipatu bisitaldia zein tailerrean, baratze-kideek ez ezik, herritar orok parte hartu ahal izango du.

Datorren astelehenean, hilak 17, Furgobaratzak hileroko bisita egingo du Zumaiako Keretxudi Baratze Parkera. Aipatu espazioa martxan jarri zenetik laugarren bisitaldia izango da hori eta ohikoa den moduan, 18:00-19:30 bitartean egingo da, hau da, 90 minutuko iraupena izango du. Oraingo bisitaldian, halaber, Furgobaratzaz gain “Estraktuak eta landareen osasuna” tailerra ere eskainiko da.

Ildo horretan, Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrek ere parte har dezaketela Furgobaratzaren bisitan baita tailerrean ere, izan ere, biak baitira herritar guztientzat irekiak.

Interesdunek Baratze Parkean antolatzen diren ekimen zein ekintzen informazio zuzena jaso ahal izango dute Baratze Parke Sareko buletinean harpidetuz, ondorengo estekan:  http://ekogunea.eus/eu/ekogunea/baratze-parke-sarea/3-8/