Ekainaren 17an zabalduko da Helduen Heziketa Eskolako matrikulazio epea

2019/06/13

Interesdunek hilaren 27a bitartean eman ahal izango dute izena Zumaiako eskolan. Irailean, halaber, matrikulazioa zabalik egongo da lehen hamabostaldian.

Zumaiako Helduen Heziketa Eskola hasia da dagoeneko 2019-2020 ikasturtea prestatzen eta horren harira jakinarazi du matrikulazio epea zabalik egongo dela ekainaren 17tik 27ra bitartean.

Horiek horrela, pertsona interesdunek 10 eguneko epe hori izango dute matrikula Zumaiako eskolan betetzeko (Txomin Agirre kaian, Aita Mari zinemaren gaineko lokaletan), 10:00-13:00 ordutegian. Irailean, halaber, bigarren matrikulazio epea zabalduko da, hain zuzen, lehen hamabostaldian.

Helduen Heziketa Eskolan ondorengo eskaintza egongo da aukeran:

  • Euskara atzerritarrentzat
  • Espainera atzerritarrentzat
  • Irakurketa-idazketaren garapena hizkuntza bietan

Argibide gehiago jasotzeko:

  •  Zumaiako eskola (943 14 31 27): 10:00-13:00
  • Zarauzko eskola (943 13 00 13): 10:00-13:00