Ekainaren 23tik uztailaren 2a arte kiroldegia itxita egongo da

2018/06/14

Ekainaren 22an, itxieraren aurretik puzgarriak egongo dira igerilekuan erabiltzaileen gozamenerako. Halaber, urtero bezala, itxiera egun horietan erabiltzaileek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute eta horretarako, aurrez, bazkide agiria eskuratu beharko dute kiroldegian.

Urtero bezala, ekaineko azken astean, mantentze lanak egingo ditu Udalak kiroldegian eta hori dela eta, bertako instalazioak itxita egongo dira ekainaren 23tik uztailaren 2a arte.

Dena den, itxieraren aurretik, ekainaren 22an, puzgarriak egongo dira 15:00etatik 18:00etara kiroldegiko erabiltzaileentzat.

Halaber, itxiera egun horietan, zumaiar bazkideek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute (kanpoko igerilekua izan ezik).

Horretarako, ezinbestekoa izango da bazkide agiria eskuratzea kiroldegiko harreran.