Ekainaren 24an izango da Ludotekako hezitzaileen lan-poltsa osatzeko lehendabiziko azterketa

2010/05/27

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak ere argitaratu dira webgune honetan.

 

Dagoeneko argitaratua dira Zumaiako Ludotekako hezitzaileen lan-poltsa osatzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak. Zumaiako Udalean sortu daitezkeen aldi baterako hainbat beharrei aurre egiteko sortu da lan-poltsa eta 2010eko martxoaren 4an eman ziren argitara lehiaketako oinarriak.

Orain, lehendabiziko azterketa deitu dituzte onartu diren izengaiak. Aurreneko proba ekainaren 24an izango da 10:00etan, Sagarbide Eskolan (Sagarbide 1)