Ekainaren 25eko ohiko plenoa
Atzo (ekainak 25, osteguna) ohiko udalbatza egin zuten Zumaiako udaletxean. Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.
1- Maiatzaren 28ko ohiko plenoko akta onartu zen.
2- Ogasuna. 2008ko aurrekontuko likidazioen berri eman zen.
3- Gizarte Zerbitzuak:
3.1- 2009. urterako, Zumaian adineko pertsonen elkarteei dirulaguntzak aho batez onartu ziren.
3.2- 2009ko urterako jarduerak gizarte zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak ere aho batez onartu ziren.
4- Hezkuntza eta euskara sailetik, UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) estatutuak onartu egin ziren, aldeko sei boto (EA, talde mistoa eta EB-Aralar) eta beste sei abstenitu egin ziren (EAJ, PSE-EE).
5- Kirol Patronatuko estatutuak ere onartu egin ziren aldeko zortzi boto (EA, talde mistoa, EB-Aralar eta PSE-EE) eta kontrako lau botorekin (EAJ).



