Ekainaren 28an eta 29an udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira

2021/06/24

Udaleko lan egutegian San Pedro eguna jai-eguna izanik, ekainaren 28an eta 29an udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira. Bestalde, kiroldegia bihartik aurrera itxita egongo da, uztailaren 4ra arte.

Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira datorren astelehenean eta asteartean (hilaren 28an eta 29an). Edonola ere, udalak zenbait zerbitzu eskainiko ditu: turismo bulegoak eta udaltzaingoak ohiko zerbitzua eskainiko dute.

Kiroldegia itxita, ekainaren 25etik uztailaren 4ra

Ekainaren 26tik uztailaren 4ra bitartean kiroldegia itxita egongo da, arrazoi teknikoengatik. Tarte horretan, kiroldegiko bazkide direnek Mugiment kirol txartela baliatu ahal izango dute beste kiroldegietako zerbitzuak erabiltzeko. Lotura honetan jasota daude Mugiment kirol txartelaren inguruko xehetasun guztiak.

Kiroldegia uztailaren 5ean zabalduko da berriz, 06:30ean.