Ekainaren 3an zabalduko da udako kanpainako kirol ikastaroetan izena emateko epea

2019/05/14
Kiroldegiko, nahiz kirol elkarteetako jardueraz osatuta dago eskaintza eta ikastaro guztiak 15 egunekoak izango dira. Izen-ematea kiroldegian egin beharko da, surf/bodyboard-en kasuan telefonoz, 638 675 558 telefonora deituta eta gehienez 3 pertsonen izena eman ahal izango da jarduera bakoitzean.

Uda garaia gerturatzen ari zaigu eta Zumaiako kirol patronatuak prest du dagoeneko udako kanpainako ikastaroen eskaintza. Ikastaro horietan izena emateko epea ekainaren 3an zabalduko da.

Eskaintza kiroldegiko jardueratan eta elkarteetan egiten den jardueratan banatuta dago eta guztiek bi asteko iraupena izango dute. Kiroldegian, helduen zumba, aerobika edota cycling ditugu, besteak beste. Baita haurrentzat aerobika, igeriketa, zumba, patinak, multikirola edota tenisa ere. Kirol elkarteen bitartez eskainiko diren jarduerei dagokienez, arraunketa, piraguismoa, mendi bizikleta eta surf/body board ditugu.

Jarduera guztietarako izen ematea kiroldegian egin beharko da, surfaren kasuan izan ezik,  ikastaro horietan izena emateko 638 675 558 telefonora deitu beharko da, egun beretik aurrera. Gehienez 3 pertsonen izen ematea egin daiteke jarduera berdinean.

Udako kirol eskaintza