EKAINAREN 5EAN ZABALDUKO DA UDAKO KIROL IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA
Ohiko ikastaroez gain, uda sasoiari begira tenisa, piragua, arraunketa, surfa edo lerroko patin ikastaroak eskainiko dira. Horrez gain, korri egiteko eta muskuluak lantzeko makina berriak jarri ditu Udalak kiroldegian eta datozen asteotan muskulazio ariketak egiteko gunean tresneria gehiago izango dela gaineratu du.
Uda iristear dago eta urtero bezala, kiroldegiko arduradunek ikastaro egitarau zabala eta anitza antolatu dute adin guztietako lagunei zuzendua.
Horiek horrela, uda sasoiari begira tenisa, piragua, arraunketa, surfa, bodyboard edo lerroko patin ikastaroak antolatu dituzte, besteak beste. Horiez gain, ohiko ikastaroak ere eskainiko dira: aerobic, zumba, pilates, cycling edo igeriketa, esate baterako.
Bestalde, kiroldegiko erabiltzaileei haien beharretara egokitutako kalitatezko azpiegiturak eskaintze aldera, gimnasioan hainbat makina berri jarri dituela adierazi du Udalak, horien artean: korri egiteko makina gehigarri bat (orain 6 daude), Skillmill izeneko beste bat eta muskuluak lantzeko Half rack tresna berria. Horren harira, datozen asteotan muskulazio ariketak egiteko gunean tresneria gehiago jarriko duela gaineratu du.



