Ekainaren 8an izango da gizarte langileen bi postuetarako hurrengo froga
Aurreko ariketako emaitzak argitaratuta daude web honetan. Orain gainditu beharrekoa, lanpostuaren berezko egitekoei buruzko kasu praktiko baten edo batzuen ebazpena izango da.
Gizarte langileen postuetarako hurrengo froga ekainaren 8an izango da. Laugarren ariketa izango da eta lanpostuaren berezko egitekoei buruzko kasu praktiko baten edo batzuen ebazpena gainditu beharko dute. Azterketa Zumaiako Bidasoa kaleko AEK Euskaltegian egingo da, 9:30ean hasita.
Aurreko ariketako emaitzak argitaratuta daude jada webgune honetan. Ikusteko egin klik hemen.



