Ekainaren 8ko ezohiko plenoa
Atzo, ekainak 8, ezohiko plenoa izan zen Zumaiako udaletxean. Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.
1.- Apirilaren 29ko bilerako akta onartu zuten.
2.- Ogasuna
2.1.- Aldeko zortzi botorekin (EAJ-PNV 4, PSE-EE 2, Aralar-Alternatiba 1, Pilar Etxabe 1) onartu zen Zumaiako Udaleko 4. kreditu aldaketa, eta presazko izaeraz behin-behineko egitea. Talde Mistoa (3) eta EA (1) abstenitu egin ziren.
2.2.- 2010. urterako konpromisozko kredituen egoeraren aldaketa ez zen onartu. Proposamenak aldeko lau boto jaso bazituen ere (Talde Mistoa eta EA), kontrako zazpi boto jaso zituen (PNV, PSE-EE, Pilar Etxabe). Aralar-Alternatiba abstenitu egin zen (1).
2.3.- 2010. urterako aurrekontua gauzatzeko udal araudiaren aldaketa onartzea bidezko egin zen aldeko bederatzi botorekin (PNV, Talde Mistoa, EA, Pilar Etxabe). Aralar-Alternatibak ezezkoa bozkatu zuen eta PSE-EEk abstentzioa.
2.4.- 2010. urterako ordenantza fiskalen modifikazioak aho batez onartu ziren.
2.5.- Zumaiako Udalaren, San Juan egoitzaren eta Zumaiako Musika Patronatuaren 2009. urteko aurrekontuen likidazioen berri ematea.
3.- Hirigintza
3.1.- Onartu egin zen Harategiko kalea 13ko xehetasun azterketari behin betiko onarpena ematea. Zazpi boto alde jaso zituen (Talde Mistoa 3, PSE-EE 2, EA 1, Pilar Etxabe 1). EAJ abstenitu egin zen.
3.2.- Aho batez onartu zen Zumaiako Udalaren eta Itelazpi S.A.ren arteko lankidetza hitzarmena onartzea eta alkateari sinadurarako gaitasuna ematea.
4.- Gizarte Ongizatea: Onartuta gelditu zen 2010. urtean presoen familiei eman beharreko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzaren modifikazioaren hasiera. Alde lau boto jaso zituen (Talde Mistoa eta EA), hiru kontra (PSE-EE, eta Pilar Etxabe), eta EAJko zinegotziak abstenitu egin ziren.
5.- Ez zen bidezko egin langileen lanpostuen zerrendari hasierako onarpena ematea. Lau boto alde jaso zituen (Talde Mistoa eta EA), eta zazpi kontra (EAJ, PSE-EE, Pilar Etxabe).
6.- Proposamenak:
6.1.- Aldeko zortzi botorekin (EAJ, Talde Mistoa eta EA) onartu egin zen Talde Mistoak ‘Eskubide zibil eta politikoen defentsan’ izenarekin aurkeztutako proposamena. PSE-EEko bi zinegotziek eta Pilar Etxabek kontra bozkatu zuten.
6.2.- Onartu egin zen Talde Mistoak aurkeztutako ‘Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira izeneko proposamena’. Bost boto alde jaso zituen (Talde Mistoa, EA eta Pilar Etxabe), bi kontra (PSE-EE) eta EAJk abstentzioa.
6.3.- Ez zen ontzat eman Talde Mistoak Gaza herriak Israelengandik jasaten duen blokeoaren inguruko proposamena. Aldeko lau boto jaso bazituen ere (Talde Mistoa eta Pilar Etxabe), kontrako sei boto jaso zituen (EAJ, eta PSE-EE). EAk abstentzioa bozkatu zuen.



