Ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egin daiteke jada

2026/04/07

Sanpedroen bueltan antolatzen den artisau azokan parte hartzeko eskaera maiatzaren 22ra bitarte egin daiteke. Ekainaren 21ean izango da aurten azoka.

Sanpedroen bueltan, aurreko urteetan egin bezala, artisau azoka izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Ekainaren 21ean izango da aurtengoa, eta parte hartu nahi duten artisauek dagoeneko egin dezakete eskaera, maiatzaren 22ra bitarte. Telematikoki nahiz presentzialki egin daiteke eskaera, Alondegia kultur etxean edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Horrenbestez, Zumaiako Udalak herriko sortzaileak eta artisauak haien lanak plazara atera ditzaten gonbidatu nahi ditu. Zumaiako Udaleko Kultur Sailak aukeraketa egingo du eskaera guztiak aztertu ondoren, eta zumaiarrek izango dute lehentasuna hautagaien artean.