EKAINEKO AZKEN ASTEAN ZUMAIAKO KIROLDEGIA ITXITA EGONGO DA

2016/06/16

Era berean, udaletik adierazi dute ekainaren 24ean, puzgarriak egongo direla igerilekuan herritarren gozamenerako eta udako ikastaroetako izen emate epea zabalik dagoela gogorarazi dute, interesdun guztientzat

Udaletik janikanazi dute, urtero bezala, ekaineko azken astean, kiroldegiak itxiera teknikoa egingo duela, beraz, herriko kirol patronatua adostasun batera heldu da Azpeitiko kirol patronatuarekin eta zumaiar bazkideek, bertako instalakuntzak erabili ahal izango dituzte. Horretarako, kiroldegian ziurtagiri bat eskatzearekin nahikoa izango dute.

Bestalde, neguko kanpainaren amaiera dela eta, ohikoa den bezala, ekainaren 24ean puzgarriak egongo dira igerilekuan 15:30etatik 18:00etara bitarte, herritarren gozamenerako.

Era berean, udako ikastaroetako izen emate epea oraindik zabalik dagoela gogorarazi dute, interesa duen edonork parte hartu dezan antolatutako ekintzetan.