Ekaineko ohiko plenoan frontoiaren proiektu originalari aldaketak egiteko prozesua abiaraztea onartu zen
Obrak bere bidean jarraitzen dute, eta kontratuan adierazi bezala 18 hilabetean obrak bukatuta izatea aurreikusten da
Frontoiaren obrak aurrera doaz eta Zumaiako Udala frontoiaren proiektu originalari aldaketak egingo dizkio, akast batzuk medio. Hori dela eta, obra zuzendaritzak hala eskatuta proiektua zuzentzeko prozesua abiaratzea erabaki zen azken ohiko plenoan.
Aldaketa horiek batez ere frontoiaren oinarrietan egingo dira; karga-horma eta zutabe kargei eragingo die proiektuaren aldaketek. Teknikoak tentuz ari dira aztertzen aldaketan nola egin.
Proeiktuan aldaketak egin behar badira ere, obrek bere bidea jarraitzen dute, eta pleguetan adierazi bezala, 18 hilabeteko epean obrak bukatuta izatea aurreikusten da.



